Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2018

Dia %22 igo da burtsan

Imagen
Iturria: Expansión. Dia supermerkatu kateak %22 egin du gora, eta gaur egon den igora nabariena izan da Espainiako burtsan. Historian izan duen igoera handiena ere bada gaurkoa, aste honetan, bankarekin negoziatzen baitabil 200 milioi euro jasotzeko. 2019. urtea ondo hasi nahi du supermerkatu kateak, izan ere, 2018ko hasieratik zorra du eta finantziazioa lortzeko premian da, oraindik ere bizirik irauteko. Berri ona Dia-rentzat gaurko, beraz.

Lanean zenbat orduz jardun duzun jakiteko errezeta IFTTT erabiliz

Imagen
IFTTT aplikazioa instalatu eta hurrengo jarraibideak segitzea beharrezkoa da. Sistema mugikor orok duen Google Egutegia eta Kokapena besterik ez ditugu behar errezeta hau martxan jartzeko.  IFTTT . "Helps your apps and devices work together". Google Play   plataformatik deskarga dezakezu aplikazioa. Kokapena atalean gure lanpostuaren egonlekua ezarriko dugu. Lan egitera ailegatzean, automatikoki gehituko da Google Calendar delakora, miaketa egiten baitu gailuak. Eta lanera heltzeko eta bertatik alde egiteko momentu zehatzak kalkulatu ez ezik, lanean aritu garen denbora-tartea ere zenbatuko du. Gainera, Google Egutegia atalean, gure ofizinan burututako zereginak erregistratuko dira, eta baita orduak zein minutuak gorde ere.  Duda barik, oraindik globalizatuta ez badago ere, etorkizunean ugazabek haien langileak kontrolatzeko edo egin beharreko lana behar bezala burutzen dabiltzan ziurtatzeko erabili dezaketen errezeta aparta. Calendar Location

Hurrengo 7 urteetan erretiratzeko adina kalkulatu du Expansionek

Imagen
36 urte baino gehiago kotizatu dutenek, pentsio publikoa jasoko dute %100ean Iturria: Expansión. Hurrengo 7 urteetan erretiratzeko adina kalkulatu du Expansion agerkariak. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, erretiratze-adina 65 urte eta 8 hilabetekoa izango da. Gauzak horrela, azken urteetako jarraitutasunak segitzen badu, 2027. urtean, 38 urte eta 6 hilabete baino gutxiagoz kotizatzen duen subjektu batek, 67 urterekin erretiratu beharko du.

Txinak garraio estatubatuarrei arantzelak kenduko dizkio

Imagen
Donald Trump eta Xi Jinping. Iturria: NDTV Txinak garraio estatubatuarrei arantzelak ez dizkiola kobratuko iragarri du, urtarrilaren 1etik aurrera. Donald Trumpek eta Xi Jinpingek adostu zuten Argentinako G2O bileran. Bi herrialdeen arteko tregoa burutu asmoz. %40ko zerga ordaintzen dute egun garraiobide estatubatuarrek, 2019tik aurrera, ordea, %15era jaitsiko da ordaindu beharrekoa.

Espainiako Gobernuak soldata minimoa 900 eurora igoko du 2019an

Imagen
Pedro Sanchez, Kongresuan. Argazkia: Susana Vera, Reuters. Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuan adierazi zuen lanbidearteko soldata minimoa 900 eurora igoko duela datorren urtean, 2019an. Abenduaren 21ean egingo den Ministroen Kontseiluan onetsiko da legea. Gainera, Magdalena Valerio Lan Ministrak, ostegunean adierazi zuen Kongresuan Gizarte Segurantzaren kotizazioan %10eko igoera egongo dela eta pentsioek ere gora egingo dutela "Herrialde aberats batek ezin du langile behartsurik izan", dio Pedro Sanchezek.

Wifi pasahitzak asmatzeko trikimailua

Imagen
Back track-ek Kali Linux du izena orain. Wifi pasahitzak asmatzeko trikimailuak ematen ditu youtuber honek. Gera / Android Pro da bere kanala, eta urratsez urrats jarraitu beharreko bidea azaltzen du bideoan.

Apple-k billioi bi dolar galdu ditu

Imagen
Apple-ko danda, Pekinen (Txina). Reuters. Apple-k billoi bi dolar galdu ditu burtsan, IPhonen modelo berrien produkzioan egon den beherakada dela eta azken lau hilabeteetan. Enpresak facebooken dituen akzioetan ere kapitalizazioaren %40 galdu du azken urtean. Gainera, Nasdaq-ek jakinarazi duenez, Apple-ren 5 enpresak (Facebook, Amazon, Apple, Netflix eta Google) zifra negatiboak izan dituzte azaroaren 20an. Enpresak beherakada jarraia darama urriaren 3tik.