Lanean zenbat orduz jardun duzun jakiteko errezeta IFTTT erabiliz

IFTTT aplikazioa instalatu eta hurrengo jarraibideak segitzea beharrezkoa da. Sistema mugikor orok duen Google Egutegia eta Kokapena besterik ez ditugu behar errezeta hau martxan jartzeko. 

IFTTT. "Helps your apps and devices work together". Google Play  plataformatik deskarga dezakezu aplikazioa.

Kokapena atalean gure lanpostuaren egonlekua ezarriko dugu. Lan egitera ailegatzean, automatikoki gehituko da Google Calendar delakora, miaketa egiten baitu gailuak. Eta lanera heltzeko eta bertatik alde egiteko momentu zehatzak kalkulatu ez ezik, lanean aritu garen denbora-tartea ere zenbatuko du. Gainera, Google Egutegia atalean, gure ofizinan burututako zereginak erregistratuko dira, eta baita orduak zein minutuak gorde ere. 

Duda barik, oraindik globalizatuta ez badago ere, etorkizunean ugazabek haien langileak kontrolatzeko edo egin beharreko lana behar bezala burutzen dabiltzan ziurtatzeko erabili dezaketen errezeta aparta.



















Calendar Location

Comentarios

Entradas populares de este blog

Espainiako Gobernuak soldata minimoa 900 eurora igoko du 2019an

Dia %22 igo da burtsan

Hurrengo 7 urteetan erretiratzeko adina kalkulatu du Expansionek