Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2018

Emakumeen langabezia gizonezkoena baino baxuagoa EAEn

Imagen
Iseak fundazioak argitaratu ditu datuok, urte hasieran baino 17.000 emakume gehiago daude lanean  Emakume bat, taberna batean zerbitzatzen. (EFE) Emakumeen langabeziak behera egin duela jakinaeazi du Iseak fundazioaren buru den Sara de la Rica ekonomistak. Adituak esan du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetan emakumezkoen langabezia tasa (%9,1) txikiagoa dela gizonezkoena baino (%9,7).  Langabaezia-tasa %10etik beherakoa da orain, 22.000 enplegu gehiagorekin. Hala ere, oraindik "jaitsiera sendogoa" espero dutela adierazi du Iseak fundazioaren buruak. Joera aldaketa oso positiboa eta beharrezkoa izango dela Euskadiko enplegua gaztetzeko ere esan du, langabeziaren ehuneko handia 25 urte azpiko gazteek pairatzen baitute.

Podemos 2019ko aurrekontu orokorrak onartzeko laguntza bila dabil

Imagen
Atzo, Iñigo Urkullurekin bildu zen Ajuria Enean Argazkia: L. Rico 2019ko aurrekontu orokorrak onartu nahian dabil Podemos, eta horretarako Pedro Sanchezekin bildu ez ezik, beste alderdi batzuekin ere hitzartu da Iglesias. Lledorenseko espetxean izan zen ostegunean, ERCren buru den Oriol Junquerasekin eta Puigdemont presidente ohiarekin ere telefonoz egin zuen berba, besteak beste. Atzo, Gasteizen, Urkullurekin batzartu zen Podemosen burua, haiekin ere Lander Martinez izan zen, Elkarrekin Podemosen idazkari nagusia EAEn. 2 orduko elkarrizketa izan zuten hirurek Iglesiasen lehen bisitaldi ofizialean Ajuria Eneara. "Beharrezkoa da Rajoyren zetsura mozioa aurrera atera genuenok biltzea eta akordioak lortzen saiatzea, elkarrizketak eta elkarlanak bultzatzen baditugu, akordioak posible izango dira", esan du Iglesiasek. Osterantzean, politikan "bira autoritatioa" izango dela azaldu du alderdi morearen buruak, PP, Ciudadanos eta azken asteotan indarra hartz

Getxo Futbol Taldea

Imagen
Hona hemen, Getxok Leioaren aurka sartutako gola, denboraldi-aurrean jokatutako lagunartekoan. Argazkia: Getxo Futbola Getxoko Kirol Kluba 1927. urtean sortua da, Algortan. Arenas Getxo udalerriko futbol talde bakarra izateak ekarri zuen beste bat sortzeko grina. 1945ean hisorian lehendabiziz igo zen Hirugarren Mailara, eta baita bertan 35 urtez maila mantendu ere. 1979-1980 denboraldian, ordea, Bigarren B Mailara egin zuten getxoztarrek, baina urtebete iraun zuen ametsak bakarrik. Ordutik, XX. mendeko azken txapa heldu arte, 1998. urtera arte, hain zuzen, brontzezko mailan sendo aguantatu zuen taldeak. Baina 20 urtean hirutan soilik egon da Hirugarren Mailan. Bizkaiko Ohorezko Futbol Mailan dihardu gaur egun, joan den denboraldian Hirugarren Maila galdu baitzuten getxoztarrek.